Muniellosko natura erreserba integrala (asturieraz: Reserva Natural Integral de Munieḷḷos) Asturiasko hego-mendebaldean kokatutako natura erreserba da, Cangas del Narcea eta Ibias kontzejuen artean, Narcea, Degaña eta Ibiasen iturrietako parke naturalaren barnean. 59,7 kilometro koadroko gunea da, hiru mendirekin: Muniellos mendia, La Viliella eta Valdebois mendia. 680 metroko latuera du bere gunerik baxuenean eta 1640 metrokoa Candanosa tontorrean. Muniellos mendia da natura erreserbaren bihotza, izen bereko ibaiaren jaiolekuan.
Erreserba honek Espainiako hariztirik handiena eta Europako kontserbatuenetako bat babesten du.
Kanpo estekak