Munduko Bandy Txapelketa urtero jokatzen den selekzioen arteko bandy txapelketa nagusia da.
Historia
1957an antolatu zen Gizonezkoen lehenengo txapelketa eta hasieran bi urtetik behin jokatzen bazen ere 2003tik aurrera urteroko txapelketa izaten da. Emakumezkoena 2004an abiatu zen.
Gizonezkoen txapelketa ez zen jokatu 2020an COVID-19 pandemiak eraginda eta 2021era atzeratu zen arren azkenean bertan behera utzi zen. 2022. urtekoa ere ez zen jokatu Errusian jokatzekoa zelako eta Errusiaren Ukrainako inbasioari erantzunez herrialde askok boikota egin zutelako.
Emakumezkoetan 2021ekoa soilik ez zen jokatu, COVID-19 pandemiak eraginda. 2022an Errusiak ezin izan zuen parte hartu.