- Artikulu hau musika taldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mugaldekoak».
Mugaldekoak Beran 2004an sortutako euskaraz abesten duen folk talde bat da, zuzenekoetan zein estudioko grabazioetan literatura eta musika uztartzen dituena. Gasteizko Edu Zelaieta idazlea eta Berako Beñardo Goietxe eta Raul García musikariak dira taldeko kideak. Hain zuzen, Zelaietaren izenburu bereko poema liburuko olerkiak musikatzeko sortu zen egitasmoa. Gerora, ibilbide propioa egin du taldeak, eta hiru disko kontzeptual argitaratu ditu orain artean: Biziago sentitzeak dakarren muga inguruan, «mugaz eta mugez» diharduena (2006an); Begiak lekuko, «begiradaz eta begiradez» (2012an); eta Galdemoduen trilogia, «galderaz baina batez ere galderez» (2017an).[1]
Diskografia
Erreferentziak
Kanpo estekak