Mozambike uhartea, (portugesez: Ilha de Moçambique) Nampula probintzian dagoen uharte hiri bat da, Mozambike iparraldeko eskualdean. Mozambikeko lehen hiriburua izan zen herrialdeari izena eman zion. Bere historia aberatsa zela eta, oso ondare arkitektoniko interesgarriak zituela, Unescok 1991n Gizateriaren ondare gisa sailkatu zuen.
Historia
Vasco da Gama, 1498an, Mozambike uhartera iritsi zenean, arabiar eta beltzen swahili herria zen, bere xekearekin, Zanzibarko sultanaren menpekoa. Arabiarrek maiz erabiltzen zuten, mendeetan zehar Itsaso Gorriarekin, Persiarekin, Indiarekin eta Indiako Ozeanoko uharteekin salerosketak egiteko. Uhartean, gaur egun Kapitain Orokorren Jauregia den tokian (Palácio dos Capitães-Generais), portugaldarrek San Gabriel Dorrea egin zuten, 1507an, uhartea okupatu zuten unean, bertan instalatutako lantegia babesteko 15 gizon zituen gotorleku txikia eraikiz.
Ondarea
Iruditegia
Erreferentziak
Kanpo estekak