Montseny (katalanez Mendi seinalea edo antzeko zeozer esan nahi duena, itsasotik ikusten baitzen), Kataluniako Mendilerro Aurrelitoralaren zati den mendigune bat da. Vallès Oriental, La Selva eta Osona eskualdeen arteko mugan dago, Kataluniako Beheragune Aurrelitorala eta Viceko Planaren arteko hesi bat bezala. Guillerías Mendilerroagandik, haustura batek banatzen du. Mendigune honetako mendirik garaienak, Turó de l'Home, 1712 metrokoa, Les Agudes, 1706koa eta Matagalls, 1700ekoa, dira.
Mendilerro honen zati handi bat, Montsenyko Parke Naturalaren barnean dago. Turó de l'Home mendiaren tontorrean, estazio meteorologiko bat dago, eta, lehenago, destakamendu militar bat.
Kanpo estekak