Montecassinoko abadia (italieraz Abbazia di Montecassino) Italiako Lazio eskualdeko Frosinoneko probintziako Cassino udalerrian dagoen beneditar abadia bat da, hain zuzen ere, izen berdineko Montecassino muinoan 520 metroko garaieran kokaturik dago. Erromatik 130 kilometro inguru hego-ekialdera dago, eta Cassino udalerritik 2 kilometro mendebaldera.
529an Benedikto Nursiakoak sortu eta beneditar ordenaren sorlekua eta lehenbiziko monasterioa izan zen. Jada Bigarren Mundu Gerran, 1944ko otsailean Montecassinoko gudu latzaren lekuko zuzena izan zen, ondorioz suntsituta gelditu eta zaharberritua izan zelarik.
Iruditegia
Kanpo estekak