Matematikan eta estatistikan, Montecarlo metodoakzorizkotasunean oinarrituz zenbakizko kalkuluak burutzeko garatzen diren metodoak dira. Montecarlo metodo mota anitz badago ere, funtsean aldagai bati buruz definituriko probabilitate banaketa batetik behin eta berriz balioak zoriz erauztean datza. Jasotako balioak zorizko laginketaz jaso direnez, aldagaiak har ditzakeen balio guztien adierazgarritzat har daitezke.