Mons-en-Pévèleko gudua 1304ko abuztuaren 18an, Mons-en-Pévèle herritik hurbil, gertatutako bataila izan zen. Bertan Frantziako Erresumako eta Flandriako konderriko armadak borrokatu ziren. Filipe IV.a erregea bera izan zen Frantziako armadaburua[1].
Historia
XIII. mende amaieran Filipe IV.a Frantziakoaren eta haren basailu Guy de Dampierre, Flandriako kondearen arteko liskarra piztu zen. 1297an Filipek eskualdea hartzeko lehen ahaleginak egin ostean, flandestarrak matxinatu ziren. 1302an, Brujasko matutietako sarraskiak eta Kortrijkeko hondamendiak Frantzia umiliatu zuten. 1304ko abuztuaren 9an Filipe IV.a buru zuen frantziar armada Tournain sartu zen.[1].
Abuztuaren 17an, Mons-en-Pévèlen, frantziarrek flandestar gudarostearekin topo egin zuten. Biharamunean flandestarrek ezustean eraso egin zuten. Baina frantziarrek, erregea han zegoela eta adoreturik, eutsi zieten eta garaipen erabakigarria erdietsi zuten[1].
Erreferentziak
Kanpo estekak