Monotropismo



Monotropismoa norbanako batek uneoro interes kopuru txikian edo interes bakarrean arreta jartzeko joera da, interes txikiagoak alde batera utziz, edo haiek hauteman gabe. Estrategia kognitibo hau autismoaren oinarrizko ezaugarri nagusitzat jotzen da.
Arreta estua jartzeko joerak hainbat ondorio psikologiko ditu, «tunel-ikusmena» gisa ikusten baita. Monotropismoak jendeak bere arreta-tuneletik kanpoko gauzak galtzea eragiten duen arren, tunelaren barruan, haien arreta fokatuak esperientzia biziak, pentsamendu sakona eta, zehazkiago, fluxu-egoerak sor ditzake.[1]
Historia
Monotropismo terminoa 1992tik erabiltzen da autismoaren testuinguruan. Dinah Murray ikertzailearen testu batean agertu zen, eta Jeanette Buirskik iradoki zuela uste da.[2] Mono («bat, bakarra») hitza poli («asko») hitzaren antonimo gisa aukeratu zen; -tropismo zatiak, berriz, mugimendu edo hazkunde norabideduna adierazten du, tropismo kontzeptu biologikoan bezala.[3]
Monotropismoaren teoria Dinah Murrayk, Wenn Lawsonek eta Mike Lesserrek garatu dute 1990eko hamarkadan hasita, eta 2005ean argitaratu zen lehen aldiz.[4]
Ezaugarriak
Pertsona batek eskura duen arreta kopurua mugatua duenez, bere prozesu kognitiboak lehiatzera behartuta daude. Gogo monotropikoan, une jakin batean aktibo dauden interesek arreta gehiena kontsumitzen dute, eta horrek zailtasunak sortzen ditu beste zeregin batzuekin, hala nola ohiko gizarte-interakzioarekin. Monotropismoak hizkuntzaren garapenean ere eragina izan dezake, bai behar den arreta zabalaregatik, bai hizkuntzaren eragin psikologikoarengatik.[4]
Pertsona monotropikoek zailtasunak izaten dituzte hainbat gauza aldi berean prozesatzeko, batez ere zerbait entzuten duten bitartean hainbat zeregin aldi berean egin behar dituztenean. Adibidez, ikasle batzuek zailtasunak dituzte klasean oharrak hartzeko irakasleari entzuten dioten bitartean.[5] Pertsona monotropiko batzuentzat zaila izan daiteke pertsona baten aurpegia irakurtzea eta aldi berean esaten ari dena ulertzea.[4] Joera ohikoa da ingurune sentsorial konplexuak saihestea hipersentikortasun hori dela eta.[5] Pertsona monotropikoek arreta kendu eta beste zerbaitetan zentratu daitezke, edo interes edo trebetasun jakin batean sakontasun handia garatu.[6]
Praktikarako ondorioak
2005eko artikuluan, Dinah Murrak, Wenn Lawsonek eta Mike Lesserrek pertsona autistei laguntzeko zenbait urrats proposatu zituzten, hala nola «konexioak» handitzea, haurraren interesen bidez ulermena eraikitzea eta pertsonen eta kontzeptuen arteko loturak «esanguratsuagoak eta konplexuagoak» egitea.[4]
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) McDonnell, Andy; Milton, Damian. (2014). «Going with the flow: reconsidering 'repetitive behaviour' through the concept of 'flow states'» in Jones, Glenys; Hurley, Elizabeth. Good Autism Practice: Autism, Happiness and Wellbeing. Birmingham: BILD, 38-47 or. ISBN 9781905218356..
- ↑ (Ingelesez) Murray, Dinah. (1992). «Attention Tunnelling and Autism» Living with Autism: The Individual, the Family, and the Professional. Durham Conference Proceedings. (kontsulta data: 2026-06-16).
- ↑ (Ingelesez) «-tropism» Oxford English Dictionary (Oxford University Press) 2026-06-16.
- ↑ a b c d (Ingelesez) Murray, Dinah; Lesser, Mike; Lawson, Wenn. (2005). «Attention, monotropism and the diagnostic criteria for autism» Autism 9 (2): 139-156. (kontsulta data: 2026-06-16).
- ↑ a b (Ingelesez) Bogdashina, Olga. (2003). Sensory Perceptual Issues in Autism and Asperger Syndrome: Different Sensory Experiences – Different Perceptual Worlds. London: Jessica Kingsley Publishers, 84-85, 102 or. ISBN 9781843101666. (kontsulta data: 2026-06-16).
- ↑ (Ingelesez) Lesser, Mike; Murray, Dinah. (2020). «Mind as a Dynamical System: Implication for Autism» in Murray, Dinah; Milton, Damian; Ridout, Susy eta beste The Neurodiversity Reader. Pavilion ISBN 9781912755394. (kontsulta data: 2026-06-16).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.