Monesiar

Talde etniko infotaulaMonesiar
Motatalde etniko historiko
Honen parteAkitaniar
Geografia
JatorriaMuneiñe
Hedapen mapa

Monesiarra edo onesiarra (latinez: Monesii, Osii edo Onesii deituak) antzinako akitaniar edo protobaskoi herria izan zen[1], Plinio Zaharrak Saltus Pyrenaeus izenekoan kokatzen zuena.

Kokapena

H. Verneilh-Puiraseauren arabera, monesiar izena, Pliniok Akitaniako herrien zerrendan emana (Natur Historia, IV, 108-109), Paue eta Nabarrengose arteko Biarnon kokaturiko Muneiñe bere hiriburura pasatuko zen.[2] Paul-Marie Duvalen arabera, Monesi izena, beste inon agertzen ez dena, Onesii izenarentzat okerreko transkripzioa izan daiteke: Estrabonek (IV, 2.1) Aquae Onesiorum izeneko hiri bat aipatu zuen, berez Convenae herrikoa; hiri hau One ibaiaren haranean izan liteke Banhèras de Luishondik gertu.[3]

Hizkuntzak

Ez dugu dokumenturik haien hizkuntzan. Akitanieraz edo aitzineuskaraz ari zirela suposatzen da.

Erreferentziak

  1. Aitzineuskara edo protoeuskararen Euskal Tribuak Rohlf-ko mapa toponimikoa
  2. (Frantsesez) Verneilh-Puiraseau, M.. (1843). Histoire de France, ou l'Aquitaine depuis les Gaulois jusqu'à la fin du règne de Louis XVI. Paris, 433 or..
  3. (Frantsesez) Duval, Paul-Marie. (1989). Les peuples de l'Aquitaine d'après la liste de Pline. in: Travaux sur la Gaule (1946-1986). Erroma: École Française de Rome, 721-737 or..

Kanpo estekak


Historia
Bearno
Artikulu hau Bearnoko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.