Moncalieri (piemonteraz: Moncalé, latinez: Mons Calerius, Mons Calerii) Italiako ipar-mendebaldeko udalerria da, Piemonte eskualdeko Turingo probintzian dagoena. 2012an 58.686 biztanle zituen[1].
Hiria Po ibaiaren ertzean dago, Turindik 9 km hegoaldera dago. Trenbide lotune eta merkataritza-gune garrantzitsua da. Industria aipagarrienak altzairutegi eta kontserba-fabrikak dira[2].
Interes handieneko monumentua gaztelua da, Iolanda Valoiskoaren aginduz, XV. mendean eraikitakoa. Viktor Emanuel II.a eta Viktor Emanuel III.a Italiako erregeen egoitzarik gogokoena izan zen. Viktor Amadeo III.a bertan hil zen. 1919tik Carabinieri-akademia da. XIV. mendeko Sta. Maria della Scala eliza eta Francesco Denzak fundatutako eguraldi behatokia ere aipagarriak dira[2].
Erreferentziak
Kanpo estekak