Mohamed Taki Abdoulkarim (Mbeni, 1936ko otsailaren 20a – Moroni, 1998ko azaroaren 6a) Komoreetako presidentea izan zen 1996tik hil zen arte.
Haurtzaroan Madagaskarren ikasi zuen, eta Frantzian jarraitu zuen ikasten. Herri lanetako ingeniaritzan graduatu zen. Komore Handira itzulita, Anjouangoo herri-lanen arduradun izendatu zuten, eta han ezagutu zuen Ahmed Abdallah.
Kolonia garaian ministro izan zen eta Ali Soilihen agintaldian Mbenin babestu zen. Desobedientzia zibila zela eta, espetxeratu egin zuten eta mertzenarioek askatu zuten. 1978tik 1984ra Batzar Federaleko presidente izan zen.
Abdallahrekin etsaitu ondoren, Frantzian babestu zen 1984tik 1990era. Bere herrialdera itzuli zen 1990eko hauteskunde presidentzialetan hautagai izateko eta galdu ondoren Frantziara itzuli zen 1991ra arte. Komoreetako lehen ministroa izan zen 1992ko urtarriletik ekainera, eta behin-behineko presidentea 1995eko urriaren 2tik 5era.
1996an presidentetzarako hauteskundeak irabazi zituen eta herrialdeko lehendakari izan zen bi urte geroago hil zen arte.