Laborarien familia batean jaio zen, eta 1823koabenduaren 20anBaionan apaiz ordenatu zuten. Bere lehen misioa Kanboko elizan egin bazuen ere, hiru urte geroago Bètharramgo apaizgaitegira igorri zuten, eta bertako zuzendaria izan zen. Apaizgaitegia Baionara eraman zuten, eta Garikoitzek Bètharramen bere ordena sortu zuen bost apaizekin batera: aita Fondeville, aita Guimon, aita Perguilhen, aita Larrouy eta aita Chirou.