Mirogoj hilerria (kroazieraz: Mirogoj) hilerri parkea da, Zagreb hirian, Kroaziako eta Europa garrantzitsuenetariko bat da. Benetako kaleko museoa da eta turistentzat derrigorrezko bisita.
Ezaugarriak
Hilerria Medvednica mendiaren magalean egina dago, Zagrebeko erdigunetik lau kilometrotara. 28.000 m²ko zabalera du eta bertan Kroaziako pertsonalitate nagusiak daude lurperatuta. Hilerri honetan talde erlijioso askotariko pertsonak lurperatuta daude: kristauak, ortodoxoak, musulmanak, protestanteak, agnostikoak... Hilerria inguratzen duten arkupetan kroaziar ospetsuen hilobiak ikus daitezke. Hilerria 1876an eraiki zuten, Ljudevit Gaj hizkuntzalariaren lurretan. Hermann Bollé arkitektoak eraikuntza nagusia diseinatu zuen. Arkupeen, elizaren eta kupulen eraikuntza 1879n hasi ziren. Lanak 1929an bukatu ziren. Hilobi asko eskultore ospetsuen lanak dira, besteak beste, Edo Murtić, Ivan Meštrović, Markus Sutej, Antun Filipović...
Lurperatutako pertsonalitateak
Galeria
-
Faszismoak eragindako 119 hildakoei.
-
Zagrebeko heroiei eskainitako mausoleoa.
-
Lehen Mundu Gerran hildakoen monumentua.
-
Mirogoj hilerriaren arkupe bat.
-
Hilerriaren galeria.
-
Kanpo estekak