Miren Donostian jaio bazen ere, Oiartzunen bizi izan zen 1985etik, hil zen arte. Gurasoak Tona Iturriotz eta Jose Luis Eraso izan zituen. Bost senideren artean zaharrena zen. Bi seme-alaba izan zituen, Yon eta Lide.
Zeramika ikasketak burutu zituen Bartzelonako Massana, Arte eta Diseinu Eskolan[1] (1984-1985).
Dokumentazio Kudeaketan espezializazioa egin zuen Pompeu Fabran (1997).
Oteiza eta Abanguardia izan zen bere tesinaren gaia.[2]
Ibilbide profesionala
1986-1989 ikasturteetan, ErrenteriakoZamalbide eta Azkoitikolanbide heziketako institutuetan jardun zuen euskarako irakasle modura. Gero, irakaskuntza utzi eta bete-betean arte munduan murgildu zen. Miren Eraso oso ezaguna izan zen artearen munduan, batez ere 1990eko hamarkadatik aurrera Artelekun egindako lanagatik.[3]
Arteleku
Arte munduan aritua eta aditua izan zen, bereziki Donostiako Arteleku zentroan. Liburutegiko bekadun modura hasi ondoren, zuzendari izatera iritsi zen.
1990 urteaz geroztik publikazio eta dokumentazio saileko arduraduna izan zen.[4] 1995etik aurrera, Artelekuk argitaratzen zuen Zehar arte kritikako aldizkariko gidoigile eta zuzendaria izan zen.[5][6][7]
2007ko urte hasieran eta 12 magazin dokumentatu proiektuak antolatuta, Johannesburgon egindako Transregional Meeting topaketara gonbidatu zuten.[10] Urte bereko uztailean eta Zehar aldizkariaren editore gisa, AlemaniakoKassel hirian egiten den Documenta 12, arte garaikideari eskainitako erakusketarik garrantzitsuenean parte hartu zuen.[11][10]
Artelekuko programazioaz arduratu zen 2008an, arduradunen esanetan «zentro artistikoaren ibilbidea ezaugarritu duen prestakuntza independentearen eredua garatuko den unean»,[11] baina Gipuzkoako Foru Aldundiak zentroa antolatu eta kudeatzeko moduarekin desadostasun batzuk zirela medio, bere kargua utzi egin zuen 2008an.[3][12]
Euskal kulturari eta arteari lotutako beste ekimenak
K6 kultur kudeaketa taldeko[13] sortzailetakoa izan zen 1989. urtean eta artearen historian, dokumentazioaren kudeaketan eta edizio lanetan zen aditua.[14] K6 kultur zerbitzuak Euskal Herriko museo, kultura etxe, erakunde eta abarrei gida-lana eskaintzea zuen xede. Museo ezagunenen artean, Oiasso, Zumalakarregi edo Igartubeiti bezalakoak aipatu behar.
2001ean, Mag.net[15] editore independenteen Europako plataformaren sortzaileetako bat ere izan zen.[16]
Carme Ortizekin batera, Espainiako aldizkarien edizioari buruzko ikerketa proiektuetan lan egin zuen, zenbait hedabidetan argitaratu direnak (besteak beste, The Magnet Reader Book[17] eta Desacuerdos[18]).
Miren Eraso zendu zenean, proiektu berritan zebilen lanean: Gasteizko Montehermoso kulturgunearen Mediateka sailean, VIVA. Arte feministaren eta pentsamendu garaikidearen sarea sortzeko proiektuan.[19] Bestalde, Artium, Montehermoso eta Uruguay eta Brasilgo kultur taldeekin elkarlanean Pensar la Edición proiektua burutzen ari ziren, Carme Ortiz eta Mar Villaespesarekin batera. Proiektu honen helburua pentsaera kritikoaren eta arte arloko aldizkari berri bat plazaratzea zen. Proiektuak aurrera egin zuen Mar Villaespesaren zuzendaritzapean.[20]
Lanaren proiekzioa
Artelekuko edizioko arduradun bezala, nazioarteko ekitaldi ugarietan parte hartzea tokatu zitzaion. Hizlari modura, proiektuen aurkezle edo kolaboratzaile lanetan, Europako,Hego Ameriketako, EE.BBetako edo Hegoafrikako hainbat lekutan barrena ibilia zen. Errekonozimendu pertsonala handia eman zion ekitaldia, Alemaniako Kassel hiriak antolatutako Documenta 12, erakusketa izan zen.[10]
Idatzitako artikulu eta kolaborazio ugari utzi zituen.[21]Baita ere, Laura Esteve, liburuaren egileetako bat izan zen, Mayi Setien Laboarekin batera argitaratua.[22][23]
Konpromisoa
Euskararekin eta feminismoarekin konprometitua jardun zuen. Euskaraz arte garaikideaz aritzea erraza ez zen garaian, berak zuzentzen zuen Zehar aldizkarian[24]itzulpenaren bitartez artikulu asko publikatu ziren euskaraz. Feminismoaren gaia ere landu zuen, bai hitzaldiak edo jardunaldiak antolatuz, artista emakumeei presentzia emanez elkarrizketetan eta abar, baita argitalpenetan kutsu feminista txertatuz ere.[24][25]
Hutsune handia utzi du gure kulturgintzan. Pamielakoengan utzitako oroitzapena beterik dago, adiskidetasunez gain, haren sentiberatasun eta pertsona mailaz, kultur ikuspegi aberats eta zabalaz, erantzukizun zentzuaz.[4]
↑(Gaztelaniaz)Eraso Iturrioz, Miren. (1989). «Oteiza y vanguardia»Cuadernos de Sección. Artes Plásticas y Monumentales (6): 297–336. ISSN0212-3219. (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).
↑ abMiren Eraso Iturriotz. Oiartzungo Udala, 34-36 or..