Gaztetan, musika klasikoko pianista izateko ametsa bazterrera utzita, antzerki-lanean hasi zen. Antzerkian Jean Nohain (1900 - 1981) ezagutu zuen, berak idatzitako kantuen hitzen idazlea izango zena. Elkarlan horretatik arrakasta handiko abestiak sortu ziren: Couché dans le foin; Un petit chemin; Quand un vicomte; Une partie de bridge; Papa n'a pas voulu. Ahots ezti zoliaz kantatzen zuen, berak jotzen zuen pianoaz lagundurik beti. 1954an, Petit Conservatoire de la Chanson sortu zuen, abeslari asko prestatu ziren lekua.
1937an, Emmanuel Berl (Théodore izengoitia eman ziona) idazle eta filosofoarekin ezkondu zen.
Bere ibilbide luzean, Mireille Hartuchek zazpiehun abesti baino gehiago konposatu zituen, eta frantses gobernuak bi aldiz kondekoratu zuen, Ohorezko Legioaren intsigniarekin, frantziar kulturari egindako ekarria saritzeko.