Mirandaola burdinola

Mirandaola burdinola
Burdinolako garai bateko lanen antzezpena.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaLegazpi
Koordenatuak43°02′07″N 2°20′19″W / 43.035356°N 2.338569°W / 43.035356; -2.338569
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Arkitektura

Mirandaola burdinola, Gipuzkoako Legazpi udalerrian dagoen burdinola bat da[1], Telleriarte auzoan, Urola ibaiaren bazterrean eta Santikutz baselizaren alboan.

Historia

XV. mendean Legazpin zeuden zazpi burdinoletako bat da[2]. Burdinola hidraulikoa zen, urak errota mugitu eta honek mailuari gora eta behera ekiten zion. Alboan Santikutz baseliza eraiki zuten. XIX. mendean Industria handia sortu ziren eta Mirandaola itxi egin zuten[3].

1952 urtean zaharberritu egin zuten Patrizio Etxeberriak eta Teresa Agirrek emandako laguntzari esker[2].

Kondaira

1580ko maiatzaren 3an mirari bat gertatu omen zen bertan. Lan handia zutela eta, igandea izanik mezetara joan beharrean burdinolan aritzea erabaki zuten langileek. 600 libra burdin lortzeko adina mineral eta ikatz erabili zitutzen baina egun guztia lanean pasa ondoren 12-14 libratako pisua zeukan burdinezko pieza bat baino ez zuten lortu. Pieza honek gainera gurutze itxua zeukan. Jainkoaren seinale gisa hartu zuten eta 1633 urtean Iruñeko gotainak mirari izendatu zuen gertakizun hura[2].

Ordutik maiatzaren 4ean Mirandaolako eguna ospatzen dute Legazpiarrek[2].

Bisitak

Lehenik Euskal Burdinaren Museora bisita gidatua dago eta ondoren Burdinola bisitatzen da. Bertan, garai hartako makineria eta burdinolaren funtzionamendua ikus daiteke; modu berean, ikus-entzunezko baten bidez olagizonen bizimodua ikusiko dugu eta argi eta soinuekin osatutako irudiekin mende honetan burdina nola landu den erakusten da[1].

Argazki galeria

Erreferentziak

  1. a b «Mirandaolako Burdinola» Urola Garaia (Noiz kontsultatua: 2019-11-14).
  2. a b c d «Mirandaolako Burdinola» www.turismoa.euskadi.eus.
  3. Mirandaola: burdinaren lekuko isila. (Noiz kontsultatua: 2019-11-14).

Ikus, gainera

Kanpo estekak