Miniatura edo edertzapena margolan txikia da; bereziki, paperean eta pergaminoetan eskuizkribuak apaintzeko egiten zen ilustrazioa. Inprimeria asmatu eta zabaldu zenean galdu zen eskuizkribuak miniaturaz apaintzeko ohitura. XVI. mendetik aurrera, jende ospetsuaren miniatura-erretratuak margotzeko ohitura zabaldu zen, dominetan agertzeko batez ere.