Mili Hernandez Garcia (Madril, 1959) Espainiako liburu saltzaile, editore eta aktibista lesbiana da, eta Berkana sortu zuen, LGTB gaietan espezializatutako Espainiako eta Hispanoamerikako lehen liburu denda.[1][2][3][4]
Ibilbidea
Madrilen jaio zen, 1959an.[1] 1980an Londresera joan zen bizitzera.[5] 6 urtez Erresuma Batuan eta beste 6 urtez Estatu Batuetan bizi ondoren, Madrilera itzuli zen eta LGTB liburu denda bat sortzea zen bere asmoa, New Yorkeko Oscar Wilde eta Londresko Gay's the Word aitzindarietan inspiratuta.[6][2][7]
Bere asmoa gauzatuz Berkana sortu zuen 1993an, LGTB gaietan espezializatutako Espainiako eta Hispanoamerikako lehen liburu denda, eta LGTB lehen denda Chueca auzoan erakusleiho bat ireki eta LGTB kolektiboari ikusgarritasuna ematez; bi egoitza izan zituen: hasieran Gravina 11n eta ondoren Hortaleza 62an.[8][3][7]
Hasitako ibilbideari jarraituz 1995ean Egales Argitaletxea sortu zuen, LGTB gaiei buruzko liburuetan espezializatua.[9] Urtte berean beste merkatari batzuekin eta Ramon Bilbao diseinatzailearekin batera, Chueca inguruko lehen gay mapa diseinatu zuen, garai hartan LGTB publikoari eskainitako 20 lokalekin.[10][5][11]
2019an argitaratu zuen bere lehen liburua, Federico y sus familias haurrentzako eleberria.[12]
Lesbiana, Gay, Trans eta Bisexualen Estatuko Federazioko (FELGTB) presidentea izan zen Hernandez, eta Madrilgo Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen Kolektiboko (COGAM) bozeramailea; elkarte horretako lehen emakume taldea sortu zuen bertan.[4] LGTB mugimenduko pertsona gako eta aitzindarietako bat da, LGTB Hispanoamerikako intelektualitatearen ikono bat eta Espainiako lesbiana ikusgarrienetakoa (eta eragin handienetakoa).[1][6][7][13]
Golf zalea da oso, eta Pascovi Fundazioaren aldeko P&P ongintzazko Torneoa irabazi zuen CTGn, 2016an.[10][14]
Lanak
- Federico y sus familias. NubeOcho Ediciones, 2019.
Sariak eta aintzatespenak
- Aktibismoari You&Me saria (2020).[15]
- Laiak saria, LGTBIQ mugimenduan egindako lana aitortzeko (2019).[16]
- LesGaiCineMad jaialdiaren ohorezko saria, aktibismo ibilbideagatik (2016).[17]
- Triangulo saria militantziari (2002).[18]
Erreferentziak
Kanpo estekak