Milford Sound / PiopiotahiZeelanda Berriko hegoaldeko uhartearen hego-mendebaldean dago, Fiordland parke nazionalean dago, Piopiotahi (Milford Sound) Itsas Erreserban eta Te Wahipounamu izeneko Munduko Ondarearen gunean. Zeelanda Berriko turismo-leku famatuena izendatua izan da.[1][2][3]Rudyard Kipling idazleak munduko zortzigarren miraria deitu zuen. Errepidea Te Anautik dator eta harkaitzean zulatutako tunel bat igaro ondoren Milford Sound izeneko herri txikian amaitzen da, non kai turistiko handi samar bat dagoen eta txiki bat arrantzaleentzat.
Etimologia
Milford Sound / Piopiotahi izen bikoitza da, Waitangiko 1998ko Itunean hitzartutako 90 toki-izenen artean, onartuz tokiak duen esanahi berezia Maori zein Pakeka jendearentzat. [4]
MaorierazPiopiotahi deitzen zaio fiordoari, desagertutako piopio txoria zela-eta. Izen europarra 1823tik dator, John Grono foka ehiztariak eman zion, bera Galeseko Milford Haven kaian jaioa baitzen.[5]
Piopiotahik “birigarroaren lekua” esan nahi du, birigarro (piopio edo) kantariaren lekua. Elezaharrek diote Māui heroiak gizakientzako hilezkortasuna lortu nahi zuela, baina Hine-nui-te-pō jainkosa zela medio galdu zuela; orduan, birigarro bat azaldu zen Piopiotahin, eta kantari hasi zen galera hura deitoratuz.[6]
Ziztada mingarriak egiten dituzten eltxo beltzak ere badira —te namu maorieraz–. Eltxo beltz gaizto horiek Hine-nui-te-pō jainkosak sortuak omen dira. Tū Te Rakiwhānoak eskualde honetan eratu zituen laku, mendi, haran, ordoki eta fiordoen edertasunaz jabeturik, gizakiek halako paradisutik ez zutela inoiz alde egingo eta beldurtu egin zen. Hala, eltxo beltzak sortu zituen, gure hilkortasuna gogoan har genezan eta luzeegi gera ez gintezen bertan.[6]
Klima eta ingurumena
Urteko batez besteko prezipitazioa 6.412 mm-koa da urtean, neurri altua mendebaldeko kostan ere. Milford Sound Zeelanda Berriko eta munduko lekurik hezeenetako da. Prezipitazioa 250 mm-ra irits daiteke 24 orduan.[7]
Fauna eta flora
Milford Sounden itsas ugaztunen barietate handia dago, foken eta botila-izurdeen populazioa nabarmena izanik. Baleak, batez ere balea konkorduna eta balea austral frankoa, gero eta ageriagokoak dira.[8][9][10] Pinguinoak ere ohikoak dira.[11]
Milford Sound-en prezipitazio handien eta ur gaziaren dentsitatearen ondorioz, Milford Sound-eko gainazalean ur gezako geruza bat dago, inguruko oihan tropikaleko taninoak dituena.[12] Horrek iragazten du uretan sartzen den eguzki-argiaren zati handi bat, koral beltza 10 metroko sakonera egotea ahalbidetzen du, ohikoa baino askoz gorago.[13]
Turismoa
Milford Soundek 550.000 eta milioi bat bisitari artean erakartzen ditu urtean.[14][15] Zeelanda Berriko toki turistiko bisitatuenetako bat, urruneko kokapena eta inguruko herrietatik bidaiatzeko behar den denbora luzea izanda ere.[3] Turistek itsasontzizko itzulia egin ohi dute kaitik abiatuta.
Mendi-zeharkaldiak, piraguismoa eta uretako bestelako kirolak ere egin daitezke.
Errepidez, Milford Sound Queenstownetik 291 km-ra dago (lau ordu inguru autoz), eta bertatik irteten dira autobus gehienak.[16] Turista batzuk Te Anau izeneko turismo-zentro txikitik ere abiatzen dira, 121 km eginez. Errepidea mendikoa da, eta Homero tunela zeharkatzen du, 1,2 km-koa. Euri-jasak eta elur-jausiak direla eta itxita egon daiteke, batez ere neguan.
Urteotan Queenstown-etik Milford Sound-erako distantzia laburtzeko hainbat aukera proposatu dira: funikular-ibilbide bat, Queenstown-etik tunel berri bat edo Wakatipu lakutik Te Anau Downs-era monorail bat egitea. Guztiek murriztuko lukete bidaiaren egungo iraupena, baina ingurumenaren gaineko kalteak direla eta funikular bidezkoa da mantentzen den aukera bakarra.[15]