Milan Vidmar (Ljubljana, 1885eko ekainaren 22a - Ljubljana, 1962ko urriaren 9a), ingeniari elektriko esloveniarra izan zen. Honetaz gain xake jokalaria, filosofoa eta idazlea ere izan zen.
Ingeniari elektrikoa
1902an hasi zen ingeniaritza elektrikoa ikasten eta 1907an graduatu zen Vienako Unibertsitatean. Ljubljanako Unibertsitateko irakaslea ere izan zen eta bertako Ingeniaritza elektrikoaren fakultatea sortu zuen.
Xake jokalaria
Honetaz gain xake jokalari famatua izan zen, diotenez garai hartan munduko hamabi onenen artean zegoen. Hala ere beti amateur gisa jokatu zuen. Europa guztian jokatu zuen, tartean Donostian ere bai, 1911n, bigarren egin zuen orduan. 1948ko munduko txapelketan epailea izan zen.
Idazlea
Xakearen inguruko hainbat liburu idatzi zituen eslovenieraz eta alemanez. Ingeniaritza elektrikoaren inguruko idatziak ere argitaratu zituen.
Kanpo loturak