Milaka Budaren amildegia (txinera tradizionalez: 千佛崖; pinyinez: Qiānfúyá) Guangyuanen (Sichuan) dagoen Budari omenezko eskultura multzoa da. Jialing ibaiaren ondoan dago, Huangze tenplutik gertu, hiritik bost kilometrotara.
Historia
Eskulturak Tuoba Wei (386-534) dinastiaren garaian hasi ziren egiten eta, gehienak, Tang dinastiakoak dira (618-907). 1961tik babestuak daude Sichuan mailako garrantzi handiko leku historiko eta kulturalen zerrenda barruan.
Ezaugarriak
Amildegi horretan babestuak 17000 estatuak biltzen dira, zoritxarrez asko eta asko, Sichuan-Shaanxi autobidea egiteko 1936an txikituak. Gaur egun 7000 inguru gelditzen dira, 400 leizetan kokatuta. Amildegia 200 metro ditu, 45ko garaierarekin.
Iruditegia
Erreferentziak
Kanpo estekak