Mil Mi-24 (errusieraz: Ми-24; NATOren izendapena: Hind[1]) Moskuko Mil Helikoptero Fabrikak 1970eko hamarkadaren hasieratik sortutako tamaina handiko helikoptero artilatua eta eraso helikopteroa da, tropak garraiatzeko ahalmen mugatua duena. Mi-24aren aldaeren artean Mi-25 eta Mi-35 esportaziorako bertsioak daude.
1972tik Sobietar Batasuneko Aire Armadak, bere ondorengoek eta beste berrogeita hamar bat naziok erabiltzen dute. Sobietar Batasuneko pilotuek "tanke hegalari" (errusieraz: летающий танк, translit.: letayushchi tank) izena jarri zioten helikopteroari. Jaso zituen beste izen ez-ofizial batzuk "Krokodiloa" (errusieraz: крокодил, translit.: Krokodil),[2] helikopteroaren kamuflaje diseinu berriaren ondorioz, eta Stakan ("Beirazko edalontzia"), Mi-24 lehen bertsioko triplaza kabinaren inguruan zeuden kristal lauzko leiho handien ondorioz.
Erreferentziak
Kanpo estekak