2018koabenduaren 1ean inauguratu zen. Inagurazio ekitaldi bat egin zen, aurrez aipatu dugun egunean, izan ere, egun horretan hil zen Mikel Laboa euskal abeslaria. Aurrez Gorgatxo izena zuen plazak, baina hemeretzi kultur erakunde eta elkarteren babesari esker, Donostiako Udalari izen aldaketa gauzatu zezan eskatu zitzaion, erakunde honek onartu eta beraz, 2018ko abeduaren 1etik aurrera plazak ofizialki izena aldatu zuen.
Hala ere, Gorgatxo toponimoa ez da Donostiako kale izendegitik ezabatu, Arantzazu auzunearen inguruan dagoen izenik gabeko eremu bati ezarri baitzaio.[1]