Mikel Kazalis

Mikel Kazalis

(2014)
Bizitza
JaiotzaZarautz, 1968 (55/56 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakdisko-ekoizlea eta gitarra-jotzailea

Musicbrainz: eed8a0fd-5c08-47af-86ab-04c103893b2a Discogs: 1077571 Edit the value on Wikidata

Mikel Kazalis, Zarautzen (Gipuzkoa) jaiotako musikaria da. Musika -bilbideari Estigia taldean ekin zion 80ko hamarkadan. Hala ere 1988an taldea utzi eta Anestesia taldea sortu zuen. Handik aurrera, Anestesia taldean jotzeaz gain, beste hainbat taldetan jo zuen. Horren adibide, Negu Gorriak (Baxu-jotzaile) edota 2Kate taldeak ditugu. 2001. urtean, Kuraia taldean jotzen hasi zen, Dut taldetik zetozen Galder Izagirre eta Joseba Poncerekin batera,; ahotsa Fernandok jartzen zuen. 2010eko hamarkadan Matxura taldea sortu zuen, Fer Apoa -El Corazón del Sapo, Kuraia-, Aitor Abio Pi L.T. eta Txarli Diaz -Anestesia- ekin batera.

2022ko abenduan Delirium Tremens taldeko baxujole bezala aurkeztu zuten, Patxi Irisarriren ordez[1].

Taldeetan jotzeaz gain, Fidelenea izeneko grabaketa estudio bat du Zarautzen.

Diskografia

Estigia

  • Falso Profeta (Autoekoizpena, 1987).
  • «Noche fría» eta «El suicida» Descarga norte errekopilatorioan (Discos Suicidas, 1988).

Anestesia

Negu Gorriak

2Kate

Kuraia

Matxura

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak