Mijares edo Millars (gaztelaniaz: Mijares, katalanez: Millars, aragoieraz: Millars) ekialdeko Espainiako ibaia da. Mediterraneon du bere ahoa Almassora eta Burriana artean.
Bere iturria 1.600 metrotara dago, Sierra de Gúdarren (Iberiar sisteman). 156 km luze da eta 4.028 km²-ko arroa du. Plana Baixa eskualdeko nekazarien iturri nagusia da.[1]
Erreferentziak
- ↑ Aparici Vilar, Joaquim. L'Agricultura al terme de Borriana. Castelló: Universitat Jaume I ISBN 84-8021-030-3..
Kanpo estekak