Miguel Jimeno de Lahidalga (Gasteiz, 1895eko maiatzaren 8a - ib., 1977ko otsailaren 5a) arabar margolaria izan zen.
Gasteizen, Madrilen eta Parisen egin zituen Margolaritzako ikasketak. Aipagarriak dira haren akuarelak eta olioak. 1946. urteaz geroztik, margolaritza abstraktua landu zuen. Obra nagusiak: Paisaje, Invierno en Alava, El Sena, Verano en Alava, La Ventana, Calle de Lagrán, Campo de los palacios, Grises en la catedrál, Judizmendi, Murallas de Alava, Llanada alavesa, Paseo de los Fueros, El cruce eta Expresión.
Erreferentziak