Miguel Durán Campos (Azuaga, Badajozko probintzia, 1955eko uztailaren 2a) espainiar abokatu eta enpresaburu bat da. Itsutasuna du. Bartzelonako Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatu zen.
Telebista saio nahiz irratsaioetan bere iritzi politikoak ematen ere parte hartu izan du, betiere espainiar nazionalismoarekin guztiz lerrokatua.
Kataluniako ONCE itsuen erakundeko lehendakaria izan zen, ondoren Tele5 telebista katea eta Onda Cero irrati kateko lehendakaria ere izan zen.
Politikoki ibilbide oso aldakorra izan du: lehenbizi Kataluniako Alderdi Sozialista Batuaren kide izan zen, ondoren Kataluniako Batasun Demokratikoan izen eman zuen.