Michel Rocard (Courbevoie,1930ko abuztuaren 23a - Paris, 2016ko uztailaren 2a) frantses politikaria izan zen. Frantziako ikasle sozialisten idazkari nazionala izan zen 1955-1956 urteetan, baina alderdia utzi zuen agintari sozialistek Aljeriako auziaren aurrean hartu zuten jarreragatik. Alderdi Sozialista Bateratuaren (PSU) sorkuntzan parte hartu zuen 1960an, eta idazkari nagusi hautatu zuten 1967an. 1968ko maiatzeko ikasleen mugimendua bultzatu zuen, eta lehendakaritzarako hautagai izan zen hurrengo urtean. PSU alderdiko idazkaritza nagusia utzi zuen 1973an, eta 1974an Alderdi Sozialistarekin bat egin zuen PSUko adarreko buru izan zen. Mitterrand lehendakari hautatu zutenean, Eskualdeen Garapen eta Plangintzarako ministro izendatu zuten lehenik (1981-1983), eta Nekazaritzarako ministro gero (1983-1984). Lehen ministroa izan zen 1988-1991 bitartean, alderdi sozialistako buru 1993tik 1994ra, Europako Parlamentuko kidea 1994tik 2009ra, eta senatari 1995etik 1997ra.
Erreferentziak