Michel Olzomendi (txinera tradizionalez: 奧爾科曼迪; pinyinez: Ōuěr KēMànDí; Baigorri, 1901eko abuztuaren 29a - Singapur, 1977ko uztailaren 4a) Euskal Herrian jaiotako artzapezpikua izan zen.[1].
1926an Parisko Atzerritar Misioetan apaiz bilakatua, 1947an Malakako apezpiku izendatu zuten. 1965ean elizbarrutia artxidiozesi bilakatu zenean, artzapezpiku bihurtu zen. Vatikanoko II. kontzilioan parte hartu zuen.
Erreferentziak
- ↑ Puchulu, Pierre. (1977). «Les évêques originaires du diocèse de Bayonne depuis le concordat de 1801» Bulletin de la Société des sciences, lettres et arts de Bayonne (133).