18 urte zituela armadan sartu zen. 1796. urtean jeneral izendatu zuten, eta zortzi urte geroago, mariskal. 1808anNapoleonek duke izendatu zuen, eta 1812an berriz, Moskovako printze, Portugalen eta Errusian borrokatu ondoren. Napoleonek enperadore izateari utzi zionean (1814) Borboien berrezarkuntzan lagundu zuen.
1815. urtean, Napoleon aginpidera itzuli zenean, berriz ere harekin batu eta zalduneriaren buru izan zen Waterlooko guduan. Porrotaren ondoren, borboitarrak aginpidera itzuli zirenean, Ney atxilo eraman eta heriotza-zigorra ezarri zioten. 1815eko abenduaren 7an Parisen fusilatu egin zuten.