Michel Jazy (Oignies, 1936ko ekainaren 13a – Akize, 2024ko otsailaren 1a) frantziar atleta izan zen, distantzia ertain eta luzeko lasterketetan espezializatua.
Jatorri poloniarreko ikatz-meatzarien familia batean jaio zen. Aitarik gabe umezurtz hamabi urterekin, hamalau urterekin amarekin eta arrebarekin Parisera bizitzera joan eta eskola utzi zuen lan egiteko. Futbolzale amorratua, atletismoan nabarmendu zen eta 1953an Frantziako lehen txapelketa irabazi zuen.
1956, 1960 eta 1964Ko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen. Erroman zilarrezko domina irabazi zuen 1.500 metroko lasterketan.
Palmaresa
Olinpiar Jokoak
|
Urtea
|
Lekua
|
Domina
|
Proba
|
1960
|
Erroma Italia
|
02 !
|
1500 metro
|
Kanpo estekak