Michel Brézillon

Michel Brézillon
Bizitza
JaiotzaVincennes1924ko uztailaren 24a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaOrgelet1993ko abuztuaren 27a (69 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakarkeologoa eta unibertsitateko irakaslea

Michel Brézillon (Vincennes, 1924ko uztailaren 24a - Orgelet, 1993ko abuztuaren 27a) frantses arkeologoa izan zen.

Biografia

Gazte-gaztetatik abenturazalea izan zen; 1947tik 1950era Indotxinan izan zen, eta han, hegoaldeko goi-ordokietako moi nomadak ezagutu zituen. 1951n Frantziara itzuli zen, baina, berehala, Sahara aljeriarrera joan zen, arkeologia-lanetara. 1958an André Leroi-Gourhan ezagutu zuen, Brézillonen lanean izugarrizko eragina izango ziona.

Leroi-Gourhanen historiaurreko eta protohistoriako ikerketen zentroko zuzendari-laguntzaile izan zen. 60ko hamarraldia tokian tokiko jarduera-aldia izan zen Brézillonentzat. Arcy-sur-Cure (Yonne) eta Pinceventeko (Seine-et-Marne) indusketa paleolitikoetan lan egin zuen. Aldi berean, Frantziatik kanpoko ikerketa arkeologikoetan parte hartu zuen, Egipton, Grezian, Aljerian, Espainian, Japonian. Hala ere, Brézillonentzat indusketa nagusiak Mournouardsekoa (Marne) eta Pinceventekoa izan ziren, haietan ikerketa-metodo berriak erabili ahal izan baitzituen.

1966an La Dénomination des objets de pierre taillée. Matériaux pour un vocabulaire des préhistoiriens de langue français (Harri landuko objektuen izendapena. Materiala historiaurreko frantsesezko hiztegi baterako) doktoretza-tesia aurkeztu zuen, berehala historiaurrearen zaleen artean oinarrizko lan bilakatu zena.

1978an Kulturako ministroak Ondasunaren Zuzendaritzako Arkeologiaren ikuskatzaile-kargua eman zion. Brézillonek berrikuntzak eragin zituen arkeologian, eta tresna juridiko berriak eragin zituen ondasun arkeologikoaren ikerketa eta kudeaketa gaur egungo bizitzara egokitzeko. 1980an Ohorezko Legioko zaldun izendatu zuten, eta 1987an arkeologiaren sari handia jaso zuen, Kulturako ministerioan egin zuen lanagatik.

Erreferentziak

Kanpo estekak