Metrika (metrika 3) administrazio publikoko Ministerioaren Informatika Kontseilu Gorenak eskatuta, El Corte Ingles-eko informatika sailak egin du. Metrika 2.1 eta azken metodo eta estandarrak betetzen duelarik: software-ingeniaritza estandar nagusiak (IEEE eta ISO 9000-3) eta metodologiak. Metrika-k bai garapen egituratutako bai objektuei zuzendutako egiturak ditu, metodologia mistoa sortuz. Baita bezero/zerbitzari teknologia eta ingurune grafikoko interfazea ere dituelarik.
Metrika 3-ren helburuak:
- Organizazioaren helburuak betetzeko Informazio Sistemak zehaztu
- Erabiltzaileen beharrak betetzeko software produktuekin organizazioa hornitu
- Informazio sistemen saileko produktibitatea hobetu
- Software egileen arteko komunikazioa hobetu, software bizi-zikloaren zehar
- Lortutako software produktuen erabilera eta mantenua erraztea
Helburu hauen artean bakarrik kontuan hartuko ditugu Sistema Informatikoen planifikazioari dagozkionak.
Metrika-ren etapak
- Informazio Sistemen Planifikazioa
- Sistemaren bideragarritasuna ikertzea
- Informazio sistemaren Analisia
- Informazio sistemaren Diseinua
- Informazio sistemaren Eraikitzea
- Informazio sistemaren Ezartzea
- Informazio sistemaren Mantentzea
Kanpo estekak