Nekazaritza eta abeltzaintza dira ekonomiaren oinarriak. Besteak beste, artoa, arroza, babarrunak, mandioka, zitrikoak, kotoi-landarea, azukre kanabera, tabakoa eta, bereziki, teamatea egiten dira. Abelazkuntzan behi, zaldi eta txerri aziendan dira aipagarrienak. Industria garrantzitsuenak zurgintza eta Misionesko siderurgia dira. Zentral hidroelektriko handiak daude. Turismo-gune nagusiak Iguazuko ur-jauziak, San Ignacioko misioaren hondakinak eta El Palmar parke nazionala dira[1].