Mertxe Aizpurua Arzallus (Usurbil, Gipuzkoa, 1960ko urtarrilaren 8a) kazetaria eta politikaria da. Kazetaritzan lizentziatua, Gara egunkarian lan egin du kazetari eta zuzendaria izan zen 1999tik 2004ra bitartean. Bilduko kidetzat, Usurbilgo alkate izan zen 2011 eta 2015 artean. Halaber, Udalbiltzako presidentea izan zen 2013ko martxotik 2016ko otsaila bitartean.[1]
2019an birritan izan zen aukeratu Espainiako Diputatuen Kongresurako EH Bilduko zerrenda.buru Gipuzkoan.[2] Taldeko bozeramailea da eta nabarmena izan zen 2020ko urtarrilaren 5ean Pedro Sanchezen inbestidura-saioan egin zuen interbentzioa.[3][4][5]
Erreferentziak
Kanpo estekak