Merrion Square, irlanderaz: Cearnóg Mhuirfean, Irlandako Errepublikako Dublin hiriburuan dagoen georgiar estiloko plaza bat da, Hegoaldeko Dublin eremuan. Plaza honek bertan dauden etxeen atariei eta koloredun ate dotorei esker ospea bereganatu du.
1762an hasi eta XIX. mendearen hasiera eraikitzez amaitu zen. Bertan, hiriko etxebizitza dotorenetako batzuk izateaz gain hainbat erakundetako egoitzak ere badaude, tartean Leinster etxea (Irlandako Parlamentuaren egoitza), Irlandako Galeria Nazionala eta beste zenbait.
Kanpo estekak