Merkatu-ikerketa edo merkataritza-ikerketamerkatu bateko produktu, bezero, kontsumitzaile eta lehiakideei buruzko informazio bilketa eta ikerketa egiten duen arloa da, enpresak bere produktu eta zerbitzuak bezeroari modu egokienean eskaintzeari begira. Produktu eta zerbitzu berriak merkaturatu, horiek garatu eta enpresaren plangintzako politikak eta programak erabakitzeko erabiltzen da. Bezeroen beharrak eta desirak ezagutu eta horiek bete ahal iztaeko inkesta da merkatu ikerketak erabiltzen duen tresna nagusietako bat, bestelako informazio estatistikoarekin batera, baina ekonomia, psikologia, antropologia eta soziologiako tresnak ere erabiltzen ditu, informazio hau estatistikaz prozesatu eta gero behar bezala interpretatzeko.[1]
Ezaugarriak
Merkatu-ikerketa: bezeroaren beharrak ezagutzeko teknika arruntenetako bat galde sorta da.
Hainbat tresna eta teknikek osatzen dute merkatu-ikerketa. Horiek aplikatzean, balio eta fidagarritasun handiko informazioa lortzen da merkatuaren portaera eta ezaugarriei dagokienez.
Ikerketak enpresa-estrategiari edo produktu baten merkaturatzeari erantzuten dio. Enpresaren ekintza eta estrategien orientazio egokia bermatu nahi du, kontsumitzaileen beharrak asetzeko, eta enpresaren arrakasta eta aurrerapena ahalbidetuko duen bizi-ziklo iraunkorra duten produktuak sortzeko. Gainera, egungo bezeroei eta bezero izan daitezkeenei buruz gehiago ikasteko eta ezagutzeko aukera ematen du.[2]
Alorraren helburua da konpainiei ondasun eta zerbitzuen garapenari eta merkatuari buruzko erabakiak hartzen laguntzea. Merkatu-ikerketak bezeroaren ahotsa ordezkatzen du enpresa-erakundeen barruan eta kanpoan.
Ikerketaren onurak
Merkatuak ikertzea gomendagarria da, edozein kudeatzailek, enpresaburuk edo politikarik erabakiak hartzeari lotutako lau arrazoi sinplerengatik:
↑Plan de vuelo: Guía práctica para la investigación de mercados en Latinoamérica, México (2009). Investigación de mercados. pp. 26. Kite Lab Group S. de R.L. de C.V.
↑Malhotra, N.K. (2008). Investigación de mercados (5.ª ed., pp. 2-33). Pearson.