Merkataritza ganberaMerkataritza ganberak elkarte pribatuak eta zuzenbide publikoko erakundeak dira. Probintzia bakoitzeko merkatariek eta enpresa-jabeek sortzen dituzte elkarte hauek, haien ondasunak babesteko. XIX. mende bukaeran sortu ziren. ![]() EginkizunakMerkataritza-ganberetako eginkizunak, besteak beste, hauek dira:
Ganberek tartekaritzako lanak egiten dituzte. Lan hauek elkarteentzako garrantzi handia daukate, izan ere, elkarteen helegiteen ebazpenak arin eta kostu gutxiarekin lortzen dituzte. Merkataritza-ganberek kideentzako aldizkari ekonomikoa egiten dute. Aldizkari honekin kideek albiste ekonomikoak jasotzen dituzte. Hortaz, kideek elkarteen egoera eta helburu berriak jakiteko aukera daukate. Merkataritza-ganberek prestakuntzan lan ugari egiten dute. Honela, langileek prestakuntza eguneratua lortzen dute. Adibide bat: hizkuntzak ikasteko edo eguneratzeko ikastaroak antolatzen dituzte. Merkataritza-ganberak munduko herrialde gehienetan daude, garrantzi handiko elkarlanak lortzen dituzte. Baiezta daiteke, merkataritza-ganberek sortu zirenetik ekonomi arloan lan eskerga egin dutela. Horregatik, gaur egun, krisi ekonomikoari aurre egiteko, haien lana garrantzi handikoa da. Finantziazio iturriak![]() Ganberen finantzabideak bi iturri ditu:
Ganberen gastuei kontrol zorrotzak egiten dizkiete. Euskal Herriko ganberak
Kanpo estekakInformation related to Merkataritza ganbera |