Meritxell eguna edo Meritxelleko Andre Mariaren festa (katalanez: Diada de Meritxell) Andorrako Printzerriaren egun nazionala da. Andorrako beste jai nagusia martxoaren 14an da, Konstituzioa onartu zen egunarena.
Santutegian Goizargiren meza egiten da, meza gaztea eta, azkenean, Casa de la Vallen, Andorrako Kontseilu Nagusiaren egoitzan, ekintza ofiziala. Ekintza erlijiosetan Urgelleko apezpikuak parte hartzen du.