Mentmore Towers (euskaraz Mentmore Dorreak) edo Mentmore, Ingalaterrako Mentmore udalerriko lursailetan dagoen jauregi bat da, Buckinghamshire konderrian.
1852-1854 artean Rothschild familiak eraikiarazi zuen eta Joseph Paxton arkitektoak diseinatua izan zen.
Zinema
Jauretxea film ugariren kokalekua izan da, tartean Brazil (1985), Slipstream (1989), Incognito (1997), Eyes Wide Shut (1999), Quills (2000), The Mummy Returns (2001), Ali G Indahouse (2002), Johnny English (2003), Batman Begins (2005) eta Infinite (2021).