Memphrémagog aintzira (frantsesez: Lac Memphrémagog, ingelesez: Lake Memphremagog) Quebec (Kanada) eta Vermont (Estatu Batuak) arteko mugan kokaturik dagoen aintzira bat da[1].
Izena
Abenakierazko Mamhlawbagak hitzetik dator izena, "aintzira handia" esan nahi du[2].
Geografia
Aintzirak 50 kilometroko luzera du eta %73a Quebecen dago, Memphrémagog udalerrian hain zuzen ere. Arro hidrografikoaren hiru laurdenak ordea AEBtako Vermont estatuan aurkitzen da.
Aintzirak jasotzen dituen erreka gehienak Vermonten daude; Clyde, Barton River eta Black ibaiak. Rivière aux Cerises da Quebeceko lurretan dagoen sarrerako ibai bakarra. Aintziraren hustubidea Magog ibaia da, iparralderantz ateratzen dena. Batazbesteko sakonera 15,5 metrotakoa da eta sakonera handiena 107 metrotakoa.
Aintziraren barnean 21 uharte daude, bost Estatu Batuen aldean daude, 15 Kanadaren aldea eta uharte bat nazioartekoa da.
Ekologia
Nekazal eremuan kokaturik dagoenez fosforo, sedimentu eta bestelako kutsatzaile ugari izan zituen baina 1980. hamarkadan ura arazteko lan handiak egin ondoren gaur egun 200.000 biztanleren ur hornidura asetzen du.
Turismoa
Arrantza turismo jarduera garrantzitsua da. Amuarraina, ortzadar-amuarraina, izokina, lutxoa, walleyea eta lupia arrantzatzen dira[3]. Neguan aintzira izoztu egiten da eta abenduaren 20 eta martxoaren 31 artean aintzira izotzeko arrantza baino ezin da egin[4].
Belaontzien kirol elkarte ugari ere badaude aintziraren ertzean[5].
Iruditegia
-
Memphrémagog aintzira.
-
Belaontziak.
-
Aintzira izoztua.
Erreferentziak
Kanpo estekak