Megaklite (grekoa: Μεγακλειτή), edo Jupiter XIX, Jupiter planetaren satelite natural bat da.
Ezaugarri fisikoak
Praxidize satelite txikia da (5,4 km-ko diametroa) eta erretrogradoa. Uste da 0,04ko albedoa duela, Jupiterren beste satelite batzuen antzera.
Pasifaeren taldeko satelitea da: 22.800.000 km eta 24.100.000 km arteko erradioarekin eta 144,5° eta 158,3° bitarteko inklinazioarekin Jupiter orbitatzen duten satelite erretrogrado irregularrak dira talde horretako guztiak.
Aurkikuntza
Scott Sheppard-ek gidatutako Hawaiiko Unibertsitateko astronomo-talde batek aurkitu zuen, 2000ko azaroaren 25ean. Aurkikuntzaren berri 2001eko urtarrilaren 5ean eman zen, Jupiterren beste hamar sateliteren aurkikuntzaren berriarekin batera.
Izendapena
Megaklite satelite-izena mitologia grekoko Megaklite pertsonaian du jatorria; Megaklite Zeusen maitaleetako bat zen.
Hasieran, S/2000 J 8 izendapen sistematikoa eman zitzaion sateliteari; kode horrek adierazten du 2000n lehen aldiz ikusitako Jupiterren zortzigarren satelitea zela. Megaklite behin betiko izena 2002ko urriaren 22an eman zitzaion, Jupiterren beste 10 sateliterekin batera.