Meagako Estazio Megalitikoa

Meagako Estazio Megalitikoa. Aztarna megalitiko bakarra ikus daiteke[1], Arriaundi I tumulua[2]. Beste bat bazegoen, Arriaundi II tumulua,. hain zuzen, baina desagertu zen.

Historiaurreko monumentuak

Periodo orokorra: Brontze Aroa, Kalkolitoa / Eneolitoa, Burdin Aroa, Neolitoa, K.a. 3000 eta 900 urte artekoak. Inguru honetan sukarriz egindako tresna asko agertzen dira eta horrek inguru honek izan zuen aktibitatea adierazten du. Gaur egun ere trantsumantzia egiten deun artzaintza oso hedatuta dago.

Kokapen geografikoa

Geografikoki Gipuzkoako Getariako Meagan dago.

Sailkatutako monumentuak

Estazio honetan monumentu megalitiko bakarra dago:

Tumuluak

Guztira bi ezagutu dira:

  • Arriaundi I
  • Arriaundi II (desagertuta)

Egoera legala

Estazio Megalitikoa Monumentu Multzoa eta Kultura Ondasuna deklaratu zuen Eusko Jaurlaritzak 2003an. Bertan bi monumentu aipatzen dira.[3]

Erreferentziak

  1. «Meagako Estazio Megalitikoa» Kultura Ondarea (Kultura eta Hizkuntza Politiko Saila. Euskoa Jaurlaritza).
  2. Arriaundi I ko tumulua. Kultura eta Hizkuntza Politika Saila. Eusko Jaurlaritza.
  3. https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/bopv2/datos/2003/07/0303997a.pdf

Kanpo estekak