May Carré, jaiotzaz María Purificación Carré Sánchez (Coruña, Galizia, 1922 - Bartzelona, Katalunia 1990eko otsailaren 26a), bulegaria eta idazle galiziarra izan zen.1943 eta 1980 artean sinatutako 210 elaberri arrosa baino gehiagoren egilea. Peter McCoy izengoitia ere erabili zuen. Bere eleberrietako batzuk portugesera eta italierara itzuli ziren. María del Pilar Carré nobelagile erromantikoaren ahizpa zen. Bere aitona Eugenio Carré Aldao liburugile eta idazlea zen, Uxío Carré Alvarello, Leandro Carré Alvarello eta Loís Carré Alvarello idazleen aita.[1]
Biografia
María Purificación Carré Sánchez 1922an jaio zen Coruñan, Galizian. Gonzalo Carré Alverelesen bigarren alabak bi ahizpa eta neba bat zituen. Emilia Pardo Bazán idazlearen pila berean bataiatu zuten. Gazte hasi zen idazten. Bere lehen eleberria argitaratu ondoren, ikasten jarraitu zuen bulegoko lan batzuk egin bitartean, berriro idazteari ekin aurretik. 1960an, Manuel Borrás Vallberdúrekin ezkondu zen eta Bartzelonara joan ziren bizitzera. Han bi seme-alaba izan zituzten: Susana eta Jordi. Aurrerago, eleberriak argitaratzeaz gain, Elena Francisen Kontsultategian kolaboratu zuen. Peter McCoyren izengoitia ere erabili zuen abentura-generoa argitaratzeko, baina ez zuen eleberri arrosekin lortu zuen arrakasta bera, eta berriz genero horretara itzuli zen.[2]
Lanak
May Carré moduan
Peter McCoy moduan
- Kung fu por una rubia (1977)
Erreferentziak
Kanpo estekak