Maurice Yaméogo (Koudougou, 1921eko abenduaren 31 – Ouagadougou, 1993ko irailaren 15a), Volta Garaiako lehen presidentea izan zen.
Alderdi bakarreko (UDV-RDA) sistema ezarri zuen eta konstituzioak botere osoak ematen zizkiola aldarrikatu zuen. 1966ko urtarrilaren 3ko manifestazioen ondoren dimititu zuen eta boterea eman zion Sangoulé Lamizana militarrari. Preso egon zen 1966 eta 1970 bitartean.