Maurice Pialat (Cunlhat, 1925eko abuztuaren 31 - Paris, 2003ko urtarrilaren 11) frantses zinema-zuzendari eta gidoigilea izan zen. Haren lehen film laburrek sari garrantzitsuak jaso zituzten. L'Enfance Nue (1969, Haurtzaro biluzia), aktore ez-profesionalekin eginiko bere lehen film luzeak, oso harrera ona izan zuen. Telebistan ere jardun zuen. Pialaten beste filmen artean, Louloun (1980) Isabelle Huppert eta Gérard Depardieurekin, eta Sous le soleil de Satan (1987, Satanen eguzkipean, Cannesko lehen saria) dira aipagarri.
Filmografia
Erreferentziak