Matteo Maria Boiardo (Scandiano, 1441ekomaiatza edo ekaina – Reggio nell'Emilia, 1494koabenduaren 19a) italiar Pizkundeko olerkaria izan zen, Orlando maiteminduta lanaren egilea. Familia noble batean jaio zen eta Scandiano kondea izan zen. Latina, greziera eta ekialdeko hizkuntzak ikasi zuen Ferrarako Unibertsitatean eta filosofian eta legeetan doktoratu zen. Este familiaren zerbitzura sartu zen Ferrarako gortean eta Reggio eta Modenako gobernadore izan zen. Bere lan nagusia Orlando innamorato(Orlando maitemindua) izan zen zalditeria eta erromantzeari buruzko poema epikoa. Ludovico Ariosto lan honetan inspiratu zen bereOrlando haserre idazteko.