Matsu irlak, ofizialki Lienchiang Konderria[1][2] Ekialdeko Txinako itsasoan dagoen 36 uharte eta uhartetxoz osatutako uhartedi bat da. Taiwanek (Txinako Errepublika) gobernatzen du, baina Txinako Herri Errepublikako kostaren hego-ekialdean daude zuzenean. Uhartedi hau da Taiwango gobernuak kontrolatzen dituen lurraldeen artean txikiena bai azaleran zein populazioan, eta Fujian Probintziaren parte nominalki diren bi konderrietako bat[3].
Gaur egun Taiwanen esku dagoen Lienchiang Konderria 1949an Txinako Gerra Zibila izan aurretik Lienchiang Konderri zabalago baten parte zen, baina kontinentean zegoen eremu guztia Txinako Herri Errepublikaren kontrolpean geratu zen, uharteak Txinako Errepublikaren kontrolpean geratu ziren bitartean. Honen ondorioz, bi gobernuen artean banatutako izen bereko entitate administratibo bakarra da.
Erreferentziak
Kanpo estekak