Matsirga ur-jauziak

Matsirga ur-jauziak
Datu orokorrak
Motaur-jauzi eta erakargarri turistiko
Zabalera656 ft
Geografia
Map
Koordenatuak9°34′00″N 8°18′00″E / 9.566667°N 8.3°E / 9.566667; 8.3
KokapenaKaduna State (en) Itzuli
Estatu burujabe Nigeria
Nigeriako estatuKaduna State
Local government area of NigeriaZangon Kataf

Matsirga ur-jauziak Nigerian dagoen ur-jauzi multzo bat da, Kafanchan herrixkaren alboan[1], Kaduna hiritik 227 kilometrotara.[2]

Deskribapena

Kagoro muinoetan du iturria eta 25 metrotako altuera duen labar batean behera lau ur-jauzi erortzen dira azpiko putzu handira.[3]

Eurite sasoian ur asko eramaten du eta azpiko putzuak gainezka egiten du ibai bat eratuz. Sortzen den ibai horri "ibai zoragarria" ("The River Wonderful") izena ematen diote bertako biztanleek.[4]

Turismoa

Turistentzako leku aproposa bihurtzen denez inguruan turismogune bat eraiki da, Madikiya Heritage Resort izenekoa.[2] Oihan berdeak inguratzen du inguru guztia.[1]

Iruditegia

Erreferentziak

  1. a b (Ingelesez) Magazine, Smithsonian; Zamani, Jonathan. «The Matsirga falls is located close to Kafanchan town in Nigeria. It shows the power and beauty of nature where water gushes, tumbles and drops into a still and deep gorge that is supported by beautif» Smithsonian Magazine (Noiz kontsultatua: 2024-11-23).
  2. a b «Matsirga Waterfalls, Madakiya – CometoNigeria» www.cometonigeria.com (Noiz kontsultatua: 2024-11-23).
  3. (Ingelesez) «Matsirga Waterfalls, Madakiya in Nigeria» My Guide Nigeria (Noiz kontsultatua: 2024-11-23).
  4. (Ingelesez) «Matsirga Waterfalls, Madakiya in Nigeria» My Guide Nigeria (Noiz kontsultatua: 2024-11-25).

Kanpo estekak